Ama lurra zaindu

Ama lurra zaindu

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

Abenduaren 10a, GIZA ESKUBIDEEN EGUNA

Kaixo inguruzaleok! Azkenengo asteotan gelan lantzen egon garena azkenean ospatu izan dugu, Giza eskubideak. Beraz, irakur dezagun pixka bat Wikipedian agertutakoa:

Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko eta pluralistak babestu, zaindu eta betearazi egin behar ditu. Norberaren estatus, sexu, joera sexuala, etnia edo herritartasuna edozeina izanda ere, ukaezinak dira eta ezin da hauen kontrako legeak ezarri.

Giza eskubideen aldeko mugimenduak 1970eko hamarkadan gailendu ziren, bai ekialdeko Europako estatu sozialistetan, bai mendebaldeko Europan, bai Estatu Batuetan eta baita Latinoamerikan ere. Mugimendua aktibismo sozialetik eta politika erretorikotik zenbait herrialdeen egoera munduko berrietan kokatzera pasa zen eta, XXI. mendean, mugimendua zabaldu zen, jatorrian bakarrik totalitarismoaren aurka egotetik baita humanitarismo eta Hirugarren Munduko herrialdeen garapen soziala bultzatzera ere.



Eta bideo bat, nola ez :D

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina